Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Bergarako Ekimenak gaurko Bermeon iragarria zuen ekitalida debekatu dute
Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak Bergarako Ekimenak gaur arratsaldean Bermeon (Bizkaia) egin behar zuen ekitaldia debekatu du. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak atzo txosten bat helarazi zion Hauteskunde Batzordeari ezker abertzalearen ekitaldia "hauteskunde kanpainaren barnean" egin behar zela esanez.
Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak Urkijoren eskaera jaso ondoren diktamen bat kaleratu du. "Hauteskunde kanpainan debekatuta dago botoa eskatzea ordezkaritzarik aurkezten ez duten alderdientzat", dio Hauteskunde Batzordeak. Hori dela, Herrizaingo sailari ekitaldi hori galarazteko behar bezalako neurriak hartzeko eskatzen dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu