Hauteskunde kanpaina
Bergarako ekimenak larunbatean Anoetako belodromoan egin behar zuen ekitaldia debekatu du Zonaldeko Hauteskunde Batzordeak
Zonaldeko Hauteskunde Batzordeak Bergarako ekimenak datorren larunbatean Anoetako Belodromoan egin behar zuen ekitaldia galaraztea erabaki du gaur. Arritxu Marañon (PSE-EE) Donostiako Kirol zinegotziak adierazi duenez, "Batasunaren deialdia lokal publiko batean egitekoa" zela jakitean Zonaldeko Hauteskunde Batzordera jo zuten, eta horrek gaur erabaki du bertan Bergarako ekimenak ekitaldirik egiteko baimenik ez ematea.
"Larritasun handiko erabakia da, Bergarako ekimenari kanpainako ekitaldi nagusia debekatzen zaiolako", dio antolatzaileek helarazitako oharrak. Halaber, atzo Lekeition egitekoa zen mitina Ertzaintzak debekatu zuela gogoratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu