AHT

Bergarako korapiloa egiteko lanak "aukera txikiena izan bezain azkar" emango ditu Madrilek

Aitor Esteban EAJko diputatuak AHTarekiko "konpromiso falta" izatea egotzi dio Rajoyri.

Mariano Rajoy. BALLESTEROS, EFE
2014ko urtarrilaren 22a
14:30
Entzun

"Ez da konpromiso arazoa, aurrekontuena baizik". Hala erantzun dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Aitor Esteban EAJko diputatuari, Espainiako Kongresuan AHT abiadura handiko trenaz galdetuta. Hitza ez betetzea eta AHTa egiteko "konpromiso falta" izatea leporatu dio Estebanek Rajoyri, eta Bergarako korapiloa noiz egingo duten galdetu dio.

Estebanek nabarmendu du Europarekin konexioa egiteko "lehentasunezkoa" dela Bergarako lotura eraikitzea, eta Gipuzkoa "bakartuta" geratzeko arriskuaz ohartarazi dio Rajoyri.

"Aukera txikiena izan bezain azkar" emango ditu Espainiako Gobernuak Bergarako korapiloa eraikitzeko lanak, Rajoyren arabera. Esan du oraindik ere "lehentasunezko proiektua" dela Euskal Y-a baina diru faltagatik ezin izan dutela oraindik proiektua eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.