Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Erreakzioak

Bergarako Proposamenak 120.000 boto lortu dituela agertu du Otegik, eta elkarrizketarako deia egin die euskal alderdiei

Gustura agertu da Arnaldo Otegi Bergarako Ekimenak lortutako emaitzekin. Eurek egindako zenbaketaren arabera, 120.000 boto eskuratu dituztela azpimarratu du, "EAk, Aralar-Zutikek eta EB-IUk baino gehiago". Gainera, Bergarako Proposamenak kanpaina egiteko izan dituen zailtasunak oroitarazi ditu, eta, nabarmendu du, ondorioz, are eta esanguratsuagoak direla talde horren emaitzak. Boto kopuru hori aintzat har dezatela eskatu die osterantzeko euskal alderdiei, eta elkarrizketarako eskaintza egin die.

2004ko martxoaren 14a
23:42
Entzun
Otegik deialdi zehatza egin die "euskal alderdi politiko guztiei": elkarrizketa dinamika bat eraikitzekoa, eta haren ildotik, adostasun politiko bat iristekoa ordezkaritza nazional bat eratu eta haren bidez Espainiako Estatuarekin negoziazio politiko bat hasteko. Funtsean, Bergarako Proposamena jarri du berriro mahai gainean ezker abertzaleko buruzagiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.