Joan den ostegunean Arrasaten eta ostiralean Hernanin bezala, gaur Bergaran eztabaidatuko dute EAJk eta PSE-EEk ANVko hautetsien dimisioa eskatuz aurkeztutako mozioa.
Gainera, aurreko bi herrietan gertatutakoa errepikatuko dela eta mozioa ez dela aurrera aterako ematen du, mozioaren alde bozkatzeko asmoa agertu duten EAJk, PSE-EEk eta EAk zinegotzi bat gutxiago baitute kontra bozkatuko duten EAE-ANVk eta Aralarrek baino. Zehazki, EAE-ANVk sei zinegotzi ditu, Aralarrek hiru, EAJk sei, PSE-EEk bi, eta EAk bat. Aralarren babesarekin gobernatzen du Bergaran ANVk.
Esan bezala, Bergara izango da mozioa eztabaidatuko duen Gipuzkoako hirugarren herria. EAJk eta PSE-EEk mozioaren alde bozkatu dute orain arteko guztietan; EAk alde Hernanin eta abstenitu egin zen Arrasaten; EB abstenitu egin da Arrasaten zein Hernanin; PP abstenitu egin zen Arrasaten eta alde bozkatu zuen Hernanin; Aralarrek kontra bozkatu du.
Politika
Bergaran eztabaidatuko dute gaur ANVren kontrako mozioa
Aurreikuspenen arabera, ez da aurrera aterako, ANVk eta Aralarrek zinegotzi bat gehiago baitute EAJk, PSE-EEk eta EAk baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu