Italia

Berlusconiren gehiengo osoa berretsi du boto zenbaketaren amaierak

Diputatuen Ganberan eta Senatuan, bietan, lortu du gehiengo absolutua eskuineko koalizioak. Ezkerra eta berdeak ordezkatzen dituen Ezkerra-Ostadarra alderdia Legebiltzarretik kanpo geratu da.

2008ko apirilaren 15a
14:50
Entzun
Botoen %100n zenbatu dute dagoeneko, eta Italiako hauteskunde orokorrak Silvio Berlusconiren koalizioak irabazi dituela berretsi dute, inkestek eta zenbaketa partzialek agertu bezala.

Irabazi ez ezik, gehiengo osoa lortu du Berlusconik Italiako Legebiltzarreko bi ganberetan, Diputatuen Ganberan eta Senatuan. Zehazki, Diputatuen Ganberarako botoen %46,81 lortu dituzte Berlusconiren Askatasunaren Herriak eta haren aliatuek -Umberto Bossiren Lega Nord eta Hegoaldearen Autonomiarako Mugimenduak-. Horrenbestez, 630 diputatuetatik eskuratu dituzte. Zentro-ezkerreko Alderdi Demokratak, ostera, botoen %37,5 eta 239 diputatu lortu ditu.

Senatuan ere antzera: botoen %47,37 jaso dituzte Berlusconik eta haren aliatuek, 322 senatarietatik 168. Alderdi Demokratak, berriz, botoen %38,01 eta 130 diputatu.

Berlusconiri gehiengo osorakogiltza, hein batean, Bossiren Lega Norden laguntzak eman dio. Alderdi horrek biderkatu egin du boto kopurua aurreko hauteskundeetatik. Aldiz, tradizio komunistatik eta ekologistatik datorren sektore politikoa biltzen duen ezkerra-Ostadarra alderdia Legebiltzarretik kanpo geratu da, lehen aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.