Xabier Legarreta Bermeoko alkateak (Bizkaia) Alakrana herriko atunontziaren bahiketa bukatzeko "pausoak" eman behar direla adierazi du, "arrantzaleak lehenbailehen itzul daitezen etxera". 36 lagunek osatzen dute tripulazioa, eta haietatik zazpi euskal herritarrak dira.
Urriaren 2an Indiako Ozenoan bahitu zuten Alakrana, piratek, Somaliatik 375 miliara, eta ontziko kideak libre uzteko 2,7 milioi euro eskatu dituzte bahitzaileek. Espainiako Gobernua ari da piratekin negoziatzen.
Somaliako uretan arrantzan ari diren beste ontziek segurtasuna izan behar dutela aldarrikatu du Legarretak. Haietako ontzi asko Bermeokoak bertakoak dira.
gizartea
Bermeoko alkateak "pausoak" emateko eskatu du 'Alakrana'-ren bahiketa bukatzeko
Urriaren 2an bahitu zuten piratek Bizkaiko herriko ontzia, Indiako Ozeanoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu