Sei egunez bahituta eduki ondoren, Bermeoko (Bizkaia) Playa de Bakio atun ontzia libre utzi dute piratek. Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak baieztatu du ontzia eta eskifaiako 26 kideak aske direla, eta "ur seguruagotarako" bidea hartu dutela Espainiako Armadako ontzi batek eskoltatuta.
Askatzea nola gertatu den ez du zehaztu De la Vegak; "diplomazioak fruituak" eman dituela eta piratek arratsaldeko bostak inguruan alde egin dutela baino ez du esan. Hots, dirurik ordaindu duten ez du azaldu.
Playa de Bakio joan den igandean bahitu zuten, Somaliako itsasertzetik 200 bat miliatara, nazioarteko uretan, atunetan ari zela. Marinelek eurek senideei telefono dei bidez agertu dietenez, ondo armatutako hamar bat lagun ziren bahitzaileak, eta dirua eskatzen zuten aske uztearen truke.
26 marineletatik 5 euskal herritarrak dira; 8 galiziarrak; 7 Ghanakoak; 4 Madagaskarkoak; bat Scheylleetakoa eta beste bat Senegalgoa.
Bahiketa Somalian
Bermeoko atun ontzia aske utzi dute bahitzaileek
"Ur seguruagotarako" bidean da =i Playa de Bakio=i, Espainiako Armadako ontzi batek eskoltatuta. "Diplomazioak fruituak eman ditu", agertu du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak. 26 marinelak ondo daudela ziurtatu du. Armatutako jende talde batek joan den igandean bahitu zuen Bermeoko atun ontzia, eta dirua eskatzen zuten libre lagatzearen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu