Bermeoko atunontzi batek piraten erasoa saihestu du Somalian

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Bermeoko (Bizkaia) atunontzi batek ustezko piraten eraso bat saihestu zuen herenegun, Somalian. Felipe Ruano ontziak jasan zuen eraso saioa, baina onik dira guztiak. Ontziko marinelek esan dutenez, segurtasun zaindariek tiroak egin zituzten airera, eta piratak uxatu. Euskal atunontziek kanpaina honetan jasandako lehen erasoa da. Bestetik, Espainiako Gobernuak 1,9 milioi euro emango ditu, Somalian arrantza egiten duten atunontzietako segurtasun pribatuari ordaintzeko. Horietako gehienak euskal ontziak dira. Gobernuak gehienez ere gastuaren laurdena hartuko du bere gain; beste laurdena Jaurlaritzak ordainduko du, eta gainerakoa enpresek. Atalanta operazioaren balantzea ere egin du, eta zazpi hilabetean mila pirata baino gehiago atxilotu dituztela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.