Bermeoko bi atunontzitako bi marinel desagertu dira Gineako Golkoan azkeneko orduetan, Euskadi Irratiak 14:00etako albistegian esan duenez.
Galerna ontziko kidea da desagertuetako bat, galiziarra, 34 urtekoa. EITBren eta berri agentzien arabera, eguna Senegalgo uretan arrantzan egin eta afaltzera joan direnean ohartu dira beste arrantzaleak hura falta zela. Juan Ramon Aurrekoetxea patroiak jakinarazi du itsaso txarra zegoela baina marinel hark esperientzia daukala. "Ez dakigu zer gertatu den. Igual zorabioa izan du. Ez dakigu. Bilatze lanetan gabiltza".
Beste desagertua Juan Ramon Egaña Pevasa enpresako ontziko arrantzale bat da, jatorriz afrikarra. Ontzia une batean modu bortitzean geratu denean, ustez istripu bat izan du, eta hura ere itsasora erori da.