Euskal Presoak

Bermeoko jaietan euskal presoen alde antolatutako bi ekitaldiren aurka jo du Urkijok

Espainiako Gobernuaren ordezkariak ohartarazi dio EH Bilduri "terrorismoaren biktimei ohore egitea " ez datorrela bat "borreroak goratzearekin". Arazuriko jaietako pintxo-potea debekatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Montxo Varea euskal presoaren alde dela argudiatuz.

Carlos Urkijo, artxiboko irudi batean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE
2015eko abuztuaren 29a
16:07
Entzun

Ibarrako jaietako txupinazoa, Areatzako txokolate jatea, eta orain Bermeoko jaietako beste bi ekitaldi. Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijok auzitegietara jo du beste behin, Bermeoko jaietan presoen alde egitekoak dituzten bi ekitaldi debekatzeko eskatuz. Haren esanetan, bi akitaldiok "urratu" egiten dute legeak administrazioari ezartzen dion "objektibotasun printzipioa".

Bide beretik, Iñigo Urkullu lehendakariari eskatu dio gogora diezaiela EH Bilduko alkateei "terrorismoaren biktimei ohore egitea" ez datorrela bat "borreroak goratzearekin". "Euskal instituzio guztiek biktimak babestu eta borreroak baztertzen ez dituzten bitartean, ez da demokraziarik izango".

Bere jarduna kritikatu dutenei ere erantzun die Urkijok, argudiatuz libre direla kritika egiteko edo Gobernuaren ekintzez barre egiteko, baina ez "legea urratzeko", eta "legean sinesten dutenek, hura defendatzeko eta betearazteko betebeharra" dutela.

Debekua

Espainiako Auzitegi Nazionalak Arazuriko jaietan egitekoa zuten pintxo-potea debekatu du, Montxo Varea euskal presoaren aldekoa dela argudiatuta. Ebazpenaren arabera, "litekeena da terrorismoa goratzea helburu duten ekintzak egitea". Igandean zen egitekoa ekitaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.