gizartea

Bermeoko Udalak amaitutzat eman ditu garbiketa lanak, 700 tona hondakin bildu ondoren

Hilaren 11n sutea izan zen gunea garbitu dute, eta orain segurtasun aldamioak jarriko dituzte Nardiz'tar Jon kaleko lau eraikinetan, gutxienez.

2013ko apirilaren 19a
16:58
Entzun

Juan Carlos Agirre udaleko Zerbitzuetako zinegotziak adierazi du aldamioak jarri ondoren kalea irekiko dutela, eta horri esker ingurura ohiko jarduna itzultzea espero dutela.

Agirrek esan duenez, kale hori alde zaharreko nagusienetako bat da, eta irekitzeak "alde zaharreko bizitza berreskuratzen" lagunduko du.

Aspaldiko suterik handiena gertatu zen Bermeon hilaren 11n. Sutearen ondorioz 35 familia etxerik gabe geratu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.