gizartea

Bermeoko Udalak suteak utzitako 750 tona hondakin bilduko ditu asteburuan

Juan Carlos Agirre Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, asmoa da gaur eta bihar lanean aritzea, hamabi orduz egunean, eta astelehenerako kaltetutako ingurua garbitzea. Sutearen ostean, kalteak zenbatu eta egunerokora itzultzeko ahalegin beteko eguna izan zen atzo. Elkartasuna lau haizeetara zabaldu da.

2013ko apirilaren 13a
18:53
Entzun

Garbitze lanetan laguntzen ari dira inguruko hamabost taberna eta saltokitako jabeak; asmoa da astelehenean kalea berriro zabaltzea.

Agirrek azaldu duenez, hala ere, inguru guztia ezin izango dute oraindik garbitu, polizia zientifikoak bere ikerketa amaitu behar baitu lehenik; ikerketa hori sutea zerk eragin zuen argitzeko da.

Bien bitartean, kaltetuei laguntza psikologikoa ematen jarraitzen du talde batek. Agirrek beharrezkotzat jo du babes hori, egunak pasa ahala konturatzen direlako gertatutako "dramaz", eta "okerrago" daudelako. "Etxebizitzak, jantziak edo laguntza emateko ahaleginak egin arren, ez da nahikoa izaten; norbaitek zerbait galtzen duenean duintasuna galdu duela ere badirudi", esan du.

Etxerik gabe geratu diren 35 familietatik gaur zazpi udalarenak diren etxebizitzetara eraman dituzte, eta hurrengo astean aldundiarenak diren etxebizitzetara lekualdatuko dituzte. Beste hainbatek hoteletan igaro dute gaua, eta gainerakoek senide eta lagunen etxeetan. 16 familiak galdu dute etxea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.