Irailaren 7an eta 19an ziren bi ekitaldiak egitekoak; "euskal preso eta errefuxiatuen aldeko topa" datorren astelehenean, eta horien aldeko herri bazkaria hilaren 19an.
Behin-behinean utzi ditu epaileak bertan behera ekitaldiok, eta epaitegira deitu ditu bi aldeak ostegunerako, debekuari eutsi edo atzera egiteko.
Autoaren berri izan ondoren, Urkijok esan du "albiste bikaina" dela ikustea "zuzenbide estatuak terrorismoaren biktimak babestu" egiten dituela.