Politika

Bernabe Unda izango da Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua

2005. urtera arte Sestaoko La Naval enpresan zuzendaria izan zen. Egun, Navantiako zuzendari orokorra da.

2009ko maiatzaren 4a
18:07
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua Bernabe Unda izango da. Navantiako industria zuzendari orokorra da 2005. urtetik. Aurretik Sestaoko (Bizkaia) La Naval ontziola enpresako zuzendari orokorra izandakoa da. Undak 53 urte ditu eta Bilbon jaio zen.

Jaurlaritza berriko Blanca Urgell Kultura sailburua eta Rafael Bengoa Osasuna sailburua bezala sailburu independentea izango da Unda, hau da, PSE-EEkoa ez den sailburua izango da.

Biharko inbestidura saioan Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu ondoren jakinaraziko dituzte Jaurlaritza osatuko duten kide guztiak.

Orain arte, Ekonomia eta Ogasun sailburuak izan ezik gainerako sailburu guztien izenak jakinarazi dira: Rafael Bengoa Osasuna; Blanca Urgell Kultura; Rodolfo Ares Barne sailburua; Isabel Celaa Hezkuntza; Iñaki Arriola Garraioa eta Herri Lanak; Gemma Zabaleta Gizarte Arazoak; Pilar Unzalu Ingurumena; Idoia Mendia Nekazaritza eta Bernabe Unda Industria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.