Termometroak asko igoko dira gaurkoan, eta bero bolada datorrela ohartarazi dute. Euskalmetek adierazi duenez, barnealdean 36-37 gradu egingo ditu eta itsasbazterrean 30-32 gradu inguru.
Hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Arratsaldean, bero-hodeiak sortuko dira eta punturen batean zaparrada isolaturen bat bota dezakete, Euskalmetek iragarri duenez.
Beroak iraun bitartean ohiko neurriak hartzeko eskatu dute osasun agintariek: ordurik eguzkitsuenetan itzalean egoteko eta ahalegin fisiko handirik ez egiteko, zaharrekin eta haurrekin arreta berezia izateko eta ur eta likido asko edateko.
gizartea
Bero handia iragarri dute gaurko
Barnealdean 36-37 gradu egingo ditu eta itsasbazterrean 30-32 inguru, Euskalmeten arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu