Beroa dela eta, adi ibiltzeko abisua eman dute
DONOSTIA Tenperatura altuak iragarri dituzte gaurko. Barnealdean, batez ere, 40 gradura hurbilduko direla diote meteorologoek. Hartara, adi ibiltzeko abisua eman dute erakunde publikoek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, esaterako, alerta horia martxan jarri du; beroaz gain, iluntzean euri jasak izateko arriskua dagoela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu