Ipar-haizeak azken egunetako beroa epelduko du gaur kostaldean. Ordea, haize horren eragina ez da barrualdera helduko. Hori dela eta, beroarekin lotutako arrisku egoeran egongo dira gaur ere Euskal Herriko barrualdean. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean arrisku maila gorria ezarri dute;baliteke 40 gradu ingurura heltzea, adibidez, Iruñean. Araban maila horia eta laranja ezarri dute. Gasteizen 36 gradu inguruan emango dute eguna, eta Arabako Errioxan, 39 graduan.
Euskalmetek iragarri du tenperatura horiek bihar ere mantenduko direla. Are, barrualdean tenperaturak gaurkoak baino apur bat altuagoak izan litezkeela iragarri dute; Iruñea 42 gradura hel daiteke.
Beroaren arrisku egoera barrualdera mugatuko da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu