politika

Berradiskidetzea lortzeko elkarrizketa foro iraunkorra sortzea proposatu du Lokarrik

Alderdi politiko guztiei datozen asteetan ahalegin berezia egiteko eskatu die herritar sareak.

2011ko azaroaren 9a
13:33
Entzun

Lokarri herritar sareak "gizartearen berradiskidetzea" lortzeko elkarrizketa foro iraunkorra sortzeko proposamena egin du, "instituzioen eta alderdi politikoen aldetik adostasun ahalegin baten zain dagoelako euskal gizartea". Alderdi  politiko guztiei luzatu die proposamena, eta bere ustez datozen asteetan egin beharko lukete foroa sortzeko saioa; "ahalegin berezia", hain justu.

Lokarrik uste du, ETAren indarkeria amaitu ostean, eragileak "gai zehatzei" buruz baino ez direla ari eta bileren bidez "azterketa trukea" besterik ez dutela egiten. "Zerbait gehiago behar da. Gizartearen berradiskidetzeari heltzen zaio, pertsona guztien partaidetza eta inklusioaren eta akordioen bidez, edo ez da eraginkorra izango".

ETAren biktimak, "motibazio politikoak eragindako biktimak" eta "beren oinarrizko eskubideen urraketa larriak pairatu dituzten pertsonak" izan behar dira kontuan.

Lokarri izan zen Donostiako Nazioarteko Konferentziaren antolatzaileetakoa, urriaren 17an.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.