Berradiskidetzeari begira isilpeko bilerak egiten ari direla adierazi du Odon Elorzak

Indarkeria amaitzen denean adiskidetzerako zein oinarri ezarri beharko diren aztertzen ari dira hainbat eragile

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Odon Elorza Donostiako alkate sozialistak adierazi duenez, Donostiako Bake eta Giza Eskubideen Etxean «diskrezio handiko bilerak» egiten ari dira indarkeria amaitzen deneko egoerari begira. Zehazki, indarkeria amaitutakoan berradiskidetzea nola egin behar den aztertzeko bilerak egiten ari direla plazaratu du.

Donostiako alkatearen esanetan, hainbat sentsibilitateko elkarte eta eragileak berradiskidetzea gauzatzeko zein oinarri ezarri beharko liratekeen eztabaidatzen ari dira.

Eusko Alkartasuna AEBetan

Eusko Alkartasunaren ordezkaritza bat Ameriketako Estatu Batuetan dago, «Euskal Herrian baketze eta normalizazio politikorako egiten ari den prozesuaren berri lehen eskutik emateko». EAk jakinarazi duenez, hiru kidek osatzen dute ordezkaritza: Mariano Alava alderdiko Antolakuntzarako idazkariak, Maiorga Ramirez Nafarroako EAko idazkariak, eta Fernando Ibilzieta Nafarroako Lurralde Batzordeko kideak.

Hainbat instituzio eta erakunderekin bilduko da ordezkaritza egunotan. Besteak beste, Alderdi Demokratako ordezkariekin eta Irlandako lobby-arekin biltzeko asmoa du, euskal produktuekin lan egiten duten enpresa eta inportatzaileekin, eta New Yorkeko Euskal Etxeko kideekin. «Herriaren egoeraren berri zuzena eman» eta «gatazka gainditzeko egiten ari diren urratsak zabaltzea» du xede bidaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.