UPD: ”Sentitzen dugu gertatutakoa. Gure esku dagoen guztia egingo dugu. Nota hartu dugu”.
PP: ”Ume bat galtzea dagoen okerrena da. Gaur ez da alderdi politikoen eguna, zuen justizia eta egia eskaera entzutekoa baizik. Hasieratik esan dugu ikertu behar direla gertatutakoak. Eskaera guztiak aztertuko ditugu”.
PSE-EE: ”Errespetu eta elkartasun guztia. Saiatu ginen gardentasun osoz aztertzen gertatutakoa. Rodolfo Ares kontseilari ohiak apirlaren 12an barkamena eskatu zuen legebiltzarrean, eta onartu zuen injustizia izan zela. Aresek dokumentazio guztia jarri zuen auzitegien esku. Ikerketa bat dago amaitu ez dena, eta Calparsorok edo Ibarrak esana, ikerketa inpartziala, objetiboa izaten ari da”. Zuzenbide estatuan ”konfiantza osoa” izateko eskatu diete Cabacasen senideei sozialistek. Senideen abokatu Jone Goirizelaiari, berriz, galdetu diote ea hor egindako eskaera epaitegietara eraman duen.
EH Bildu: ”Gure esku dagoen guztia egingo dugu. Konpromisoa hartuko dugu aldaketak egin daitezen eredu polizial berrirantz, horrelakoak gerta ez daitezen berriz”.EH Bilduk legez besteko proposamena egingo du auzia aztertzeko batzorde bat sortzeko. Espero dute denek bat egitea proposamenarekin. Batzordeak gomendioak egiteko ere balio behar luke, Julen Arzuagaren arabera, "polizia eredu, eta haren protokolo eta instrukzioak eraldatzeko".
EAJ: ”Orduan eta orain pentsatzen eta sentitzen duguna gauza bera dira”. Heriotzaren inguruan esandakoak gogoratu ditu, eta agertutako adorea eskertu die senideei. ”Polizia honenganako gizarte krisi handiena bizitzen ari gara, urteetan oso errespetatua izan dena”. Ikerketa sakona, eta ahalik eta arinena eskatu dute jeltzaleek, eta ikertzen den guztia jakinaraztea.