Erreakzioak. EH Bildu: "Diputazioa ez da gai irtenbideak proposatzeko"

2014ko irailaren 30a
15:45
Entzun

Irune Soto EH Bilduko ordezkariarentzat, "begien bistakoa da Jose Luis Bilbaoren gobernuaren, politikaren eta Bilbaoren beraren akidura". Sotok uste du Bizkaiko Foru Aldundia ez dela "irtenbideak proposatzeko gai". Diputazioaren politikak "zaharkituta" geratu direla iritzi dio.

Sotoren arabera, Bilbaok "merkatuentzako ekonomia bat" egiten du, "pertsonentzako ekonomia bat" egin beharrean. Dioenez, diputazioak gizarte arloko ezberdintasunak "areagotu" egiten ditu, eta ez du "lidergorik".

Mikel Torres PSE-EEko kidearen ustetan, Bilbaoren kudeaketa ez da "ona" izan. Bizkaitarrak "batzen saiatu" baino gehiago, "banandu" egin dituela iritzi dio.

Esther Martinez PPk Batzar Nagusietan duen bozeramaileak esan duenez, Bilbaoren diskurtsoa "labainkorra eta nortasungabea" izan da. Kudeaketaz hitz egiterakoan "denboran saltoak" eman dituela dio, "kontua saihesten ahalegintzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.