Erreakzioak. Euskal Herriak ere "erabateko subiranotasuneranzko bidea" egin behar duela uste du EH Bilduk

2013ko irailaren 12a
12:44
Entzun

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Via Catalanaren biharamunean esan duenez, "guztiei" entzun eta guztien eskubide eta askatasunak defendatzeko beharra du Madrilek, baita "gehiengo isilarenak" ere. Espainiako Gobernuak "konstituzioaren barruan" hitz egiten duela gaineratu du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, uste du Via Catalana ezin dela "ez ukatu ezta ezkutatu ere". Atzoko mobilizazioa "sendoa eta indartsua" izan zela esan du, baina zehaztu du "ikusteke" dagoela zein bide egingo duen aldarrikapen horrek.

EH Bilduko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak eta Amaiurreko diputatu Xabier Mikel Errekondok esan dutenez, Euskal Herriak ere "erabateko subiranotasuneranzko bidea" egin behar du, Kataluniako independentistek atzoko "indar erakustaldian" adierazi zuten antzera. Madrilen izandako erasoaren harira, Errekondok azaldu du ez dagoela "Euskal Herriko  eta Kataluniako herritarren borondatea geratuko duen erasorik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.