Erreakzioak. Herrira: "Lopez Peñaren heriotzak agerian uzten ditu oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen espetxe politika anker baten ondorioak"

2013ko martxoaren 30a
19:00
Entzun

Herrira mugimenduak "gertutasuna eta babesa" eskaini dizkio Lopez Peñaren senide eta gertukoei. Herrira-k gogorarazi du martxoak "espetxe politikaren krudeltasuna eta ondorio atzeraezinak azaleratu" dituela. Anjel Figueroaren heriotza gogoan izan du. "Berriro gerta ez dadin, preso gaixo larriak herrira! Etxera!", adierazi du Twitter bidez.

"Lopez Peñaren heriotzak oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen espetxe politika anker baten ondorioak agerian uzten ditu", azaldu du Herrira-k ohar baten bidez.

Sortu: "Espetxe politika kriminalak Xabier Lopez Peña hil du". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.