Erreakzioak. Mikel Irizar: "Sendo eta adeitsu gogoratuko dut Joxan"

2013ko apirilaren 9a
21:01
Entzun

Lehen erreakzioak Twitter sare sozialaren bidez iritsi dira, heriotzaren albistea zabaldu eta berehala. Egindako lanaren aitortza eta eskerrak eman dituzte:

Mikel Irizar (Topagunea): "Sendo eta adeitsu gogoratuko dut Joxan"

Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia): "Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Joxan".

Imanol Murua (Egunkaria-ko eta BERRIAko kazetari ohia): "Lizarribarrek 2003an EKTren buru izatea onartu zuenean, ondo zekien kalabozo batean bukatzeko arriskua hartzen ari zela. Asko zor diogu".

Iñaki Soto (Gara-ko zuzendaria): "Joxan Lizarribar hil da, BERRIA Taldeko presidentea. Euskaltzale handia, gure herriarekin konpromiso oso handia zuen herritarra".

Mertxe Mugika (AEK): "Eskerrik asko euskararen alde egin duzun guztiagatik. Zuk hasitakoak izango du jarraipena".

Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Aldundiko Euskara zuzendaria): "Hau ezustekoa! Gure doluminik sentituena senide, lankide eta lagunei.  Eskerrik asko, Joxan #euskara #herrigintza".

Rafa Rueda (Musikaria): "Agur, lagun".

Xabier Letona (Argia): "Doluminak familiari eta @berria taldeari. Besarkada bat @argia-ko lantaldearen izenean".

Luistxo Fernandez (Kazetaria): "Lizarribar gizon dotorea ere bazela esango nuke, zentzu askotan. Galera gogorra euskalgintzarentzat".

Frank Dolosor (ETBko kazetaria): "Etxerat heldu eta ze kolpea! Joxan Lizarribar zendu dela... bere irria eta lana beti gogoan izanen ditugu... ez adiorik, agur eta ohore!".

Gari Udabe (Kazetaria): "Gizon handi batek utzi gaitu gaur. Faltan botako haugu, Joxan Lizarribar!".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.