Erreakzioak

2012ko irailaren 11
19:35
Entzun

Artus Mas (Kataluniako Generalitateko presidentea, CiU): "Itun fiskalik gabe, Kataluniak askatasunerako bidea zabalik izango du".

Oriol Junqueras (ERCko presidentea): "Nabarmena da gero eta gehiago garela eta, beraz, gure herriaren askatasuna lortzeko gertuago gaudela".

Oriol Pujol (CiU): "Katalanak euren herriaren askatasunaren alde agertuko dira Diada historiko honetan, eta hori aintzat hartu beharko luke Raxoik. Guk 'nahikoa da!' esan beharra dugu; bukatu da Espainiako trantsizio prozesua".

Ernest Maragall (PSC): "Garena erakustea da eta izan nahi duguna erakustea da kontua. Manifestazioko borondate hau proiektu politiko eta sozial bihurtu behar da. Horrek lana, pazientzia, eskuzabaltasuna eta borondatea eskatzen ditu, eta hor egoten saiatuko gara".

Carme Chacon (PSC): "Manifestaziora joango diren guztiekiko errespetu osoa dut, baina ez dut bat egiten leloarekin. Murrizketak modu drastiko batean pairatzen ari diren lagunei ahotsa emateko prestatzen ari da PSC".

Alicia Sanchez Camacho (Kataluniako PPko presidentea): "Katalan denen presidente izateari uko egin dio Masek. Espainia utzi nahi duten haien ordezkaria izatea erabaki du".

Independentistak sarea: "Manifestazioan izango gara, euskal independentisten elkartasuna eta babesa helarazteko. Katalan herritarrak mugitzen ari dira, indarrak bilduz, gaur egungo menpekotasun eta ukapen egoera gainditzeko estatu propioaren beharra gero eta argiago ikusten dute. Handia da bi herriek elkarri egin diezaioketen ekarpena".

Iñigo Urkullu (EAJko Jaurlaritzako lehendakarigaia): "Kataluniak erabakitzen duenarekiko errespeturik handiena dut. Gaurko protagonista Kataluniako herria da".

Pello Urizar (EAko idazkari nagusia eta EH Bilduko kidea): "Gizarte demokratiko batek bere egitura juridiko-politikoa herritarren nahietara egokitu behar du. Gizartearen babesarekin, Euskal Herriak eta Kataluniak burujabetza prozesua zabaltzea lortuko dute".

Idoia Mendia (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea): "Borbor independentista dago Katalunian, eta gizarte haustura sortzeko arriskua dakar horrek".

Alberto Núñez Feijoo (Galiziako Xuntako lehendakaria): "Erkidegoetako presidenteek Konstituzioa betetzea bermatu behar dute".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.