ESPAINIAKO HAUTESKUNDEAK

Berrehun preso eta iheslari ohik eskatu dute EH Bilduren aldeko botoa

Independentziaren aldeko “ilusioaren botoa” emateko deia egin dute.

Preso eta iheslari ohien agerraldia. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko abenduaren 12a
13:15
Entzun

Gatazkaren konponbide “osoa” lortzea eta “Euskal Herria askatzea” dira Donostian bildu diren dozenaka preso eta iheslari ohien nahi eta helburuak. Horregatik, “alde bakarreko prozesu independentista” babestu eta EH Bilduren aldeko botoa emateko deia egin dute. 230 preso eta iheslari ohik babestu dute agerraldia. Begoña Uzkudun eta Angel Alcaldek irakurri dute adierazpena.

Espainiak jartzen dituen oztopoei aurre egiteko modua ezker abertzalearen bidea dela uste dute: “[Espainia] Herrien kartzela da oraindik ere, duela 40 edo 100 urte bezala”. Horregatik, ez deritzote erreforma hotsek ezer berririk ekarriko dutenik: “Gure herriaren erabakitzeko eskubidea defendatuko duen erreformarik ez dugu ezagutuko zoritxarrez”.

Era berean, nabarmendu dute ETAk bere jarduna amaitu duenean agerian ari dela gelditzen "indarkeriarik gabe dena posible izango da ziotenen gezurra. Bide demokratikoen eskutik, borroka eginez egingo dugu posible herri askea”.

Herri gisa bide propioa egiteko, indarrak bildu behar direla deritzote: “Gu prest gaude ahalegin honetan gure ekarpen eskuzabala egiteko”. Hala, abenduaren 20an Madrili “zaplaztekoa" emateko independentziaren aldeko “ilusioaren” ahalik eta boto gehien behar direla gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.