Euskara

BERRIA ere Euskaraldiarekin bat

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskaraldia eta ekimenarekin babestu dute egunkariko langileek ere.

jarraia157894.jpg
2018ko urriaren 10a
17:37
Entzun

Aurrez beste hainbat erakunde eta instituziok egin bezala, BERRIAk ere bat egin du Euskaraldiarekin. Ekimena babesteko helburuz talde argazkirako bildu dira bertako langileak. Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko da ekimena, eta dagoeneko bertan izen eman dute 400 udalerrik baino gehiagok.

Iraila bukaeraz geroztik zabalik dago izen emateko aukera, bai Internet bidez eta baita ere herriz herri. Parte hartzeko, berriz, ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratu beharko du herritarrak. Euskaraz egingo du lehenak, ez bakarrik ohiko tokietan, baita leku eta hizketakide berriekin ere. Bigarrenak, berriz, euskaraz egiteko eskatuko dio aldamenean duenari, nahiz eta berak, agian, egin ez.

Hizkuntza ohituretan eragitea da ekimenaren azken helburua, eta horretan bat egin dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak ere.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.