BERRIA-ko estilo liburua Egunkaria-ren estilo libururik gabe ezingo litzatekeela egin azpimarratu du Otamendik. Euskal Herria ulertzeko modu bat jasotzen dela han azaldu du, baina horretaz gain, ikuspegi soziala ere badatorrela, bereziki immigrazioari, sexu askatasunari eta emakumeen kontrako indarkeria kasuei erreparatuz.
BBK-ko Jon Manzisidorrek ere hartu du hitza estilo liburuaren aurkezpenean (BBK-k sustatu du estilo liburua), eta euskararen normalizaziorako, hizkuntza lan munduan erabiltzearen premia azaldu du. Azpimarratu duenez, horretarako tresna ona da estilo liburua.
"Erakargarri" idazteko
BERRIA-ko euskara arduradun Irene Arrarats ere aurkezpenean zen, eta estilo liburuaren nondik norakoak azaldu ditu. Gehien azaltzen diren dudak argitzea eta idazteko baliabideak lantzea dira estilo liburuaren helburuak, bere hitzetan. Gainera, ez dela "arau bilduma estugarri bat" azpimarratu nahi izan du.
Erakargarri idaztea irizpide hartuta, zehaztutako beste hainbat irizpiderekin dago osatua, komunikazio argia eta idazkera erakargarria lortzeko.
Euskara
BERRIA-k estilo liburua kaleratu du
BERRIA-k badu bere estilo liburua. Martxelo Otamendi egunkariko zuzendariak azaldu duenez Euskal Herria ulertzeko era jakin bat eta gizartea ulertzeko modu bat jasotzen dituen estilo liburua. Edonork eskuratu dezake, salgai baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu