Berria taldea

Berria TBk diseinua berritu du, eta bideoen kalitatea hobetuko du

Bideoak errazago zabaldu ahalko dira. Berria TBko bideoak bereizmen handiagoan ikusiko dira. [Youtube]https://youtu.be/UPUPV-7eykU[/Youtube]

urtzi urkizu
2015eko urriaren 29a
13:02
Entzun

Berria telebistak diseinu berria izango du gaurtik aurrera, eta Youtube plataforma erabiliko du: www.youtube.com/berriatb. Bi aldaketa horiekin hainbat abantaila lortuko ditu. Hartzailearen mesedetan betiere.

Berria TBren webguneko atalak diseinu berria izango du betiko helbidean: Berria.eus/berriatb/.Diseinu berria garbiagoa da, eta bideoak kalitate handiagoan ikusi ahalko dira, goi bereizmenean.

Youtube ataria erabiltzearekin batera, Berria telebista hobeto egokituko da hemendik aurrera plataforma —Android, iOS, WP...—, gailu —mahaiko ordenagailu, tablet edo sakelako telefonoak— zein Interneteko nabigatzaile guztietara. Horrez gain, bideoak sare sozialetan eta blogetan txertatzeko aukera erraza izango dute BERRIAko kazetariek zein erabiltzaile orok, zuzenean ikusteko moduan; banatzeko embed kodea izango du bideo bakoitzak, biralizazioa erraztuz.

Telebista aparatuetan ere

Bideoak hemendik aurrera hobeto egokituko dira ikus-entzulearen Interneteko zerbitzura; izan ere, bideoen erreprodukzioa ikuslearen Interneteko sarearen kalitatera egokituko da.

Bestalde, gero eta etxe gehiagotan Interneteko edukiak telebista aparatuetan ikusten dira. Smart TV, Apple TV eta bestelako sistemen bitartez, Interneteko ikus-entzunezko edukiak telebistan kontsumitzeko joera hazten ari da. BERRIAren Youtubeko kanala telebista aparatu horietan ikusi ahalko da.

Bideoaren produkzioa Youtuberekin nabarmen bizkortuko dela espero dute euskarazko egunkariko arduradunek. Gogorarazi dute zuzeneko emanaldiak Youtube bitartez egiten hasiak direla, kalitatean jauzi bat ematea lortuz. Irailean, esate baterako, Donostiako Zinemaldiko egunetan Berria TBk Zurriolako butaka saioa Youtuberen streaming zerbitzuaren bitartez eman zuen.

BERRIA Taldeak beste pauso bat eman nahi du, Berria TB hobetuz. Bederatzi urte dira egunkariaren telebista sortu zela, eta, ordutik, 2.000 bideo baino gehiago jarri dira Interneten. Lara Madinabeitia bideogilea izan da eduki gehienen egilea.

Urteotan, Berria telebistan zuzeneko emankizunak —prentsaurrekoak, solasaldiak, Martin Ugalde Foroko hitzaldiak...—, mahai inguruak —BERRIAren erredakzioan bertan egindakoak—, elkarrizketak eta erreportajeak egin dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.