BERRIA TB

Berria Telebistak hainbat gonbidaturen iritzia jasoko du 12:30ean zuzeneko saioan

Besteak beste, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Ainhoa Beola Aralarreko Gipuzkoako batzarkidea eta Xabier Ezeizabarrena EAJkoa izango dira.

2011ko urriaren 21a
12:45
Entzun

Berria Telebistak zuzeneko saio berezia eskainiko du gaur 12:30ean ETAren erabakiaren gainean. Atzo albistea jakin bezain laster 19:30ean momentuko saioa eskaini zuen BERRIA.INFOn, eta gaur hainbat gonbidaturen iritzi eta analisia jasoko du.

Saioa Idurre Eskisabelek zuzenduko du, eta beste batzuen artean, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Ainhoa Beola Aralarreko Gipuzkoako batzarkidea eta Xabier Ezeizabarrena EAJkoa izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.