Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?galderari erantzungo diote 16 urtetik gorako etxarriaranaztarrek igandean; 2.000 lagun inguru izango dira. Galdeketa berme guztiekin egingo dela ziurtatzeko, zortzi begirale egongo dira. BERRIA bertan izango da; bai goizean hautesmahaia irekitzen dutenean, bai arratsaldean botoak zenbatzerakoan.
Galdeketaz gain, egun osorako egitaraua prestatu dute etxarriarrek. Musika, buruhandiak, dantzariak, herri kirol "bereziak", pilota partidak eta Gozategiren kontzertua, besteak beste.
Euskal Herriaren independentziari buruzko inkesta osatu du BERRIAk ere.