Alemanez, Hungarieraz, Suedieraz, Danieraz, Eslovenieraz eta Polonieraz. Sei hizkuntzatan argitaratu dute Europako 12 egunkarik BERRIAk, joan den astean, Carles Puigdemonti egin zion elkarrizketa. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria izan zen Generalitateko presidente kargugabetuarekin Kataluniako Errepublikaren Etxean, Waterloon (Belgika).
Midas Europako hizkuntza gutxituetan eta eskualdetako hizkuntzetan argitaratzen diren egunkarien elkarteak hedatu du Otamendiren elkarrizketa. Zehazki, ondorengo egunkariek argitaratu dute: Danimarkako Der Nordschleswiger-ek (Alemanez): Alemaniako Flensborg Avis-ek (Danieraz); Italiako Dolomiten-ek (Alemanez) eta Promorski-k (Eslovenieraz); Errumaniako Bihari NaploÌÂÂ-k (Hungarieraz), Nyugati Jelen-ek (Hungarieraz) eta SzabadsaÌÂÂg-ek (Hungarieraz); Finlandiako Hufvudstadsbladet-ek (Suedieraz), Österbottens Tidning-ek (Suedieraz) eta Vasabladet-ek (Suedieraz); Eslovakiako UÌÂÂj SzoÌÂÂ-k (Hungarieraz) eta Lituaniako Kurier Wilenski-k (Polonieraz).
Puigdemontek hainbat gai jorratu zituen elkarrizketan: prozesu subiranistak azken urtean izan duen bilakaera, nazioarteko komunitatearen jarrera, alderdi independentisten batasuna, buruzagi independentisten aurkako epaiketa, Pedro Sanchezen gobernuaren jarrera, 2019ko hauteskundeak...
Otamendik "indarrean" ikusi zuen Kataluniako presidente ohia; "oso sendo bere ideietan". Hala azaldu zuen ondorengo bideoan:
[youtube]https://youtu.be/bIDCnw_u8Mw[/youtube]