'zure ziztada behar dugu'

BERRIAko erredakzioa, goizetik gauera

BERRIAk 'time-lapse' bat prestatu du langileen eguneroko jardunarekin, BERRIAlaguna kanpainaren barruan.

2012ko maiatzaren 2a
15:19
Entzun

BERRIAko erredakzioaren jarduna goizetik gauera biltzen duen time-lapse bat prestatu du BERRIAk, langileen eguneroko lanaren ispilu. Hala, 27 segundotik behin argazki bat ateraz, bideo bat sortu du BERRIAk, BERRIAlaguna kanpainarako.

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" asmoz, euskarazko hedabide taldea ahaleginean ari da ahal den herritar eta eragile gehienengana iristi nahian, BERRIAlaguna komunitatea indartu eta diru bilketa egiteko.

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak".

Nagusiki, bi dira horren arrazoiak: batetik, hedabideetan gertatzen ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txiki batekin—; bestetik, krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

Zure ziztada behar dugu kanpainaren bigarren faseari ekin dio, herriz herri eta arloz arlo laguntzaileak lortzen. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua.

Hainbat argazkilariren, bertsolariren eta musikariren atxikimendua jaso du kanpainak, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.