BERRIAko langile batzordeak sostengu eta elkartasun osoa adierazi dio Euskal Irratietako Jojo Bidart kazetariari. Poliziak gomazko pilota bat jaurti zion, eta zauritu egin zuen, polizia operazioaren berri ematen ari zela, Ortzaizen.
Zauriaren ondorioz, Donapaleuko ospitalera eraman behar izan zuten suhiltzaileek, gomazko pilotak eragin azaleko zauriaz gain barneko zauririk ez ote zuen begiratzeko.
Bidartek eman lekukotasunaren arabera, kazetariekin zegoela grabaketa lanetan, ondoan batzuk filmatzen ari zirela, Poliziaren eta elkarretaratzera bildu herritarren artean halako mugimendu bat gertatu zen. Pertsona bat lurrean ikusi zuen. Nahi izan zuen hurbildu laguntzeko, eta lau metrotara zegoen polizia batek tiro egin zion orduan.