Orain bost urte hasi zuten BERRIAlagunak biltzeko prozesua, Zure ziztada behar dugu kanpainaren eskutik. Komunitatearen ideia oinarri hartuta, BERRIA proiektuaren parte izateko aukera zabaldu zuten. Egitasmoarentzat ezinbesteko zutabe dira BERRIAlagunak, eta haiek ere hainbat abantaila jasotzen dituzte esparru askotan: deskontuak, zozketak, sarrerak... BERRIA irakurtzeko zerbitzu bereziak ere badauzkate.
Hamabosgarren urteurrenaren bueltan, komunitate hori zabaltzea jarri dute erronkatzat, BERRIAlagun gehiago biltzea. Komunitateko kide nola egin, bi bide hauek daude eskura: Interneten, Berria.eus/berrialaguna helbidea, eta, telefonoz, honako zenbaki hau: 943-30 43 45.
BERRIAlagunak, proiektuaren ezinbesteko zutabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu