Andoainen egin zuten larunbatean BERRIAlagunen aurreneko batzarra. Gaur, berriz, Bilbon dute hitzordua BERRIAlagunek, Bilbon. Bolsa aretoan (Pelota kalea, 10) izango da batzarra, 18:30ean.
Harpidedunek hamar urteotan emandako babesaz gain, BERRIAlagunak sostengu garrantzitsua bilakatzen ari dira BERRIA Taldearentzat. Sostengua ez da ekonomikoa bakarrik. BERRIAren komunitatearentzat funtsezkoa da BERRIAlagunen iritziak eta ekarpenak jasotzea.
Horregatik, BERRIA berritzeko prozesua zertan den jakin ahalko dute datozen egunetan BERRIAlagunek, eta ideiak emateko aukera izango dute. Irakurlearen begirada jasotzea funtsezkoa baita euskarazko egunkariarentzat. Aurtengo batzarrean, azkeneko hilabeteetako gogoetak zer eman duen jakin ahal izango dute BERRIAlagunek, eta, tartean, webgune berrituaren nondik norakoak ezagutu ahalko dituzte.
Berritzen ari diren webguneak zer ardatz izango dituen, zer izaera izango duen eta informazioa emateko modua nolakoa izango den ezagutuko dute BERRIAlagunek. Otamendik emango xehetasunak. Iritziak emateko aukera izango dute batzarrera joango direnek —BERRIAren harpidedunek eta BERRIAlagunek—. Batzarrera joan ezin direnek ere ekarpenak egiteko aukera izango dute, [email protected] posta elektronikora idatziz.
Batzarrean, halaber, BERRIAlagunen komunitatea sortzeko bideak orain arte eman duenaren balantzea egingo dute. 2014. urtean komunitatea zabaltzeari begira planteatzen ari diren lan ildoak ere azalduko dituzte. Gaur egun, BERRIAlagunen komunitate zabala du BERRIAk. 13.000 lagun dira urtero ekarpen egonkorra egiten dutenak; horietatik, 8.500 harpidedunak dira, eta 4.500, BERRIAlagunak.