Hedabideak

BERRIAn argitaratutako artikuluak bildu ditu Iñigo Aranbarrik 'Hizlandia' liburuan

2006ko azaroaren 30a
19:53
Entzun
Iñigo Aranbarrik 2004tik 2006ra bitartean igandero-igandero BERRIAn argitaratutako artikuluak bildu, eta Hizlandia, mundua prentsaren judasetik liburua argitaratu du, Susa argitaletxeak.

Kazetaritzaz idazten zuen Aranbarrik igandero BERRIAn. Prentsari errepasoa egin, eta kazetarien ohiturak, akatsak, joerak, bizioak eta antzekoak agerian utzi zituen astero-astero. Artikulu haietako batzuk liburu batean bildu ditu orain Susa argitaletxeak.

Izan ere, Aranbarriren iritzian kazetaritza da munduko "lanik arduratsuenetako bat". Hala dio Urola kostako hitza-k atzo zekarren elkarrizketan. Han dioenez, kazetaritza "mundua ikusteko era bat da, informazioa jasotzeko iturri nagusia da, eta horrekin egiten dugu gure imaginarioa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.