BERRIA Taldea

BERRIAren Twitterreko kontua 30.000 jarraitzaile izatera iritsi da

Euskarazko egunkariak eskerrak eman nahi dizkie egunero bere edukiak jarraitu eta banatzen dituztenei.

2014ko azaroaren 28a
09:23
Entzun

Jada zazpi urte baino gehiago pasatu dira. "Gipuzkoan sozietate zergaz oraindik akordiorik egon ez izana kritikatu du PSE-EEk: Miguel Buen sozialistak...". 2007ko irailaren 4an zen eta BERRIAk bere lehen txioa bota zuen. Denbora horretan handitzen joan da euskarazko egunkariaren komunitatea, eta atzo ostirala lehen aldiz 30.000 jarraitzaileetara iritsi zen. BERRIAk guztiei eskerrak eman nahi dizkie egunero-egunero bere jarioa jarraitzeagatik.

Athleticen euskarazko kontuaren ondoren, BERRIAren Twitterreko kontua da euskaraz aritzen direnen artean jarraitzaile gehien dituena, Indigenoustweets atariak jasotzen duen moduan. Zazpi urte hauetan 73.100 txio zabaldu ditu BERRIAk. Astero astero Umapen rankingaren lehen postuetan agertzen da, eta gauza bera gertatzen da iturri modura erabiltzen diren kontuen sailkapenean.

Aurten webgunea berritzearekin batera, bi pauso garrantzitsu eman ditu BERRIAk Twitterri dagokionez. Batetik, kazetari bakoitzaren sinadurarekin eta argazkiarekin batera bere Twitterreko kontua gaineratu du, hala nahi duten irakurleek kazetaria sare sozial horretan jarraitu dezaten; kazetarien jarioa ere erakusten da Iritzia atalean. Bestetik, bidaltzen diren txioen mezuak hobetze aldera, geroz eta gehiago argazkiarekin batera zabaltzen ari da BERRIA.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.