Twitter

BERRIArena da jarraitzaile gehien duen euskarazko Twitter kontua

Athleticen euskarazko kontua zen orain dela gutxi arte Twitterren jarraitzaile gehien zuen euskarazko kontua, baina azken egunetan @berria-k hartu du aurrea, ia 62.000 jarraitzailerekin.

2018ko uztailaren 16a
06:58
Entzun

BERRIAk 2007ko irailaren 4an hasi zuen bidea Twitterren, inguruko hedabideek baino lehenago. Hala idatzi zuen Pello Urzelaik 2011n, bere blogean.

BERRIAk irismen handia du Twitterren; 3.000.000 ikusle ditu hilero, eta BERRIArenak dira gehien partekatutako euskarazko edukiak. Halaber, erreferentea da euskarazko txiolarien artean, baita bertako kazetari eta kolaboratzaileak ere.

Milaka jarraitzaile eta irakurlek BERRIAren edukiak zabaltzeak eta, batez ere, haietako asko BERRIAlagun izateak egiten du posible egunero aktualitatearen berri ematea. Horrenbestez, BERRIA Taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu gure komunitateari, egunez egun gure edukiak irakurri eta zabaltzeagatik.

Facebooken ere badu kontua BERRIAk, baita Instagramen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.