gizartea

Berriobeitiko hilketa bat leporatuta, gizon bati 22 urteko kartzela jarri diote

2012ko abenduaren 18a
19:05
Entzun

Nafarroako Auzitegiak 22 urteko kartzela zigorra jarri dio gizon bati, lehengo urteko uztailean Berriobeitin Berriozarko lagun hil zuela egotzita. 22 urte horietatik hamazazpi hilketagatik ezarri dizkiote, lau urte indarkeria bidez lapurreta egiteagatik eta urte bat estortsioagatik. 

Parte desberdinek epaiari buruzko helegitea sartzeko aukera dute Nafarroako Auzitegi Nagusian.

Azaroan egin zen N.G.G.ren aurkako epaiketa. Fiskalak denera 31 urteko zigorra eskatu zuen. Herri akusazioak, 45 urtekoa. Defentsak, urtebete eta bederatzi hilabetekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.