Politika

Berriozarko ANV taldea desegin du alkateak, Auzitegi Gorenaren erabakia jaso ondoren

2009ko irailaren 11
19:48
Entzun
Xabier Lasa Berriozarko alkateak (Nafarroa Bai) Udaleko EAE-ANV alderdia desegin zuen atzo, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia jaso ondoren. Hego Euskal Herriko udaletan legez kanpo utzitako taldeak desegiteko agindu du Gorenak, Europa-Presseko iturrien arabera.

ANVko hiru ordezkariak "atxiki gabeko" zinegotziak izatera pasatuko dira, ANVren gainontzeko taldeekin gertatu den bezala.

Xabier Lasak aurretik jakinarazi zuen ez zuela taldea desegingo auzitegiaren agindua iritsi baino lehen eta, horren harira, eztabaida asko izan ditu UPN, PSN eta CDN alderdiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.