Gizartea

Berriozarko txupinazoa kultur eta kirol elkarteetako kide batek botako du

ANVko zinegotzi bati zegokion txupina botatzea baina CDN, UPN, PSN eta Nafarroako EB horren aurka agertu ziren. Azkenean, kiliki bat izango da jaien hasierako suziria jaurtiko duena.

2009ko abuztuaren 25a
15:54
Entzun
Berriozarko (Nafarroa) festei hasiera emateko txupinazoa polemikaz beteta egon da. Bihar 18:00etan kiliki beltz batek jaurtiko du suziria Xabier Lasa alkatearen erabakiz. Duela bi urte bozeramaileen batzordean hitzartutako akordioaren arabera, ANVri zegokion txupinazoa botatzea, baina UPN, PSN, CDN eta Nafarroako EB ez ziren ados agertu erabaki horrekin. Osoko bilkura egin zuten Xabier Lasa Nafarroa Baiko alkateari iritziz aldatzeko eskatzeko.

Lasak adierazi duenez, ANVko kideekin adostu du kultur eta kirol elkarteetako kide batek -kiliki beltz ak- txupinazoa jaurtitzea. ANVk suziria botako ez badu ere, CDN, PSN eta UPN ez dira gustura agertu, Lasak txupina jaurtitzeko ordezkaria ANVrekin erabaki duelako. Horregatik txupinazoaren "alternatiba" izatea nahi duten beste ekitaldi bat antolatu dute. Bertan, "biktimak omenduko" dituztela adierazi dute alderdi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.