BARAKALDO. Urtarrilaren 14an kalera atera ziren Barakaldon (Bizkaia), eta atzo berriro egin zuten. Argitan taldeak deituta, hain zuzen, elkarretaratzea egin zuten hirian, beste eraso matxista bat jazo dela salatzeko.
Oraingoan, gizonezko batek neska lagun ohiari egin dio eraso, Argitan-ek salatu duenez. Taldeak zehaztu du gizonezkoak urruntze agindua zuela emakumezkoarengandik, baina urratu egin duela: «Nazkatuta gaude». Bide Onera plazatik abiatu zuten protesta, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean.
Duela bi aste egindako mobilizazioan, Argitan elkarteak salatu zuen eraso matxisten kontrako salaketek nabarmen gora egin dutela azkenaldian. Mobilizatzearen garrantzia nabarmendu zuten: «Kaleetan presioa egitea da gure erremintarik eraginkorrena matxismoaren kontra egiteko».
Berriro atera dira kalera Barakaldon, eraso baten aurka
Argitan-ek deituta egin dute elkarretaratzea, gizon batek neska lagun ohiari eraso egin diola salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu