Konponbide prozesua

Berriro ere bake prozesuan saiatzearen alde dago Adegi

Bakearen balioa handia dela adierazi du Jose Mari Ruiz Urtxegi Gipuzkoako patronaleko idazkari nagusiak, eta helburu horren alde "okertzea" ere zilegi dela. ETAk hil zuen Jose Mari Korta Adegiko buruzagi zenak hala pentsatzen zuela azpimarratu du.

2007ko urtarrilaren 23a
11:49
Entzun
ETArekin bake prozesu bat eraikitzearen alde dago Jose Mari Ruiz Urtxegi Adegi Gipuzkoako patronaleko idazkari nagusia, "berriro okertzeko" arriskua izan arren. Arlo horretan Jose Mari Korta zenaren pentsamenduari jarraitzen diola agertu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Bageneukan maiz erabiltzen genuen esaldi bat, nire ustez Adegik gai honi buruz duen jarrera jasotzen duena. Honakoa zen: bakeak balio handia zuela, eta haren alde lan egiteak ez ezik, huts egiteak ere merezi zuela", azaldu du.

"Gogorra eman dezake momentu batzuetan mezu horrek, politikoki zuzenaren kontrakoa, baina uste dugu oinarrizko balioetako bat dela, eta Jose Marik esaten zuen bezala, merezi duela arriskatzeak", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.