HEZKUNTZA. HAUR ESKOLAK
Berriro ere haur eskolen alde
Milaka pertsona bildu ziren, atzo, berriro ere, Gasteizen, Denon Eskolak deitutako manifestazioan, Haur eskolak kalitatekoak eta denontzat leloaren pean. Mobilizazioak «iruzurtzat» hartu zuen ikasturte honetan udal zentroetan izena emandako gurasoei egindakoa: «0-3 zikloaren eredu jakin bat agindu eta gaur egun ez baitakite seme-alabak nora bidaliko dituzten». Ez zuen ahaztu aurten 350 haurren eskolatzeko eskaerak kanpoan geratu zirela tokirik eza arrazoituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu