Bigarren aldia da ber aferarentzat Senpereko Herriko Etxea epailearen aitzinean pasatzen dela, betiere Euskal Herriko Laborantza Ganberari (EHLG) diru laguntza emateagatik. Hain zuzen, Pirinio Atlantikoetako prefetaren gisara, Auzitegi Administratiboko txostengileak ere 2.000 euroko laguntza ezeztatzea galdegin du, haren ustez laguntzen baieztatzeko beharrezko den herritarren interesik ez delako.
Atzo goizean iragan zen auzia, Paueko Administrazio Auzitegian, eta hamabost egunen buruan jakinen da epaia. Han defentsak argi utzi zuen EHLG Senpereko laborarien intereserako ari dela lanean. Izan ere, landare olioari ala lurraren erabilpenari buruzko lanetan edo gazteen instalazioari doakionez, laborari andana ari dira elkartearekin zuzenean lanean.
Martxoan jada, presakako auzibidean, epaileak ez zuen onartu prefetaren salaketa.
Berriz epaitu dute Senpereko Udala, EHLGri diru laguntza emateagatik
Bi asteren buruan jakinaraziko du epaia Paueko Auzitegiak; martxoan epaileak udalaren alde egin zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu