Berrobi UEMAko kide izango da

Orotara, 105 udalerrik osatzen dute UEMA. Lezoko Udalak bihar bozkatuko du UEMAn sartu ala ez.

Berrobi
Berrobi, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko azaroaren 28a
19:19
Entzun

UEMAri 105. kidea batu zaio gaur: Berrobi (Gipuzkoa) ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izango da aurrerantzean. Gaur arratsaldeko osoko bilkuran hartu du erabakia udalak. 

Beste zenbait arnasgunetan bezala, Berrobin ere datu soziolinguistikoek beheranzko joera erakusten dute azken urteetan. Euskaldunen indizea %87,5ekoa bada ere, euskara lehen hizkuntza duten herritarren ehunekoak hamar puntu egin du behera azken hogei urteotan: %62 da gaur egun. Antzeko joera du etxeko erabilerak ere: hogei urtean hamabost puntu egin du behera, eta euskara herritarren %46rentzat da lehen hizkuntza etxean.

UEMAk abenduaren 16an du batzar nagusia, eta batzarkideek orduan aztertuko dituzte herri berrien eskaerak. Izan ere, Berrobik ez ezik, Mendexak (Bizkaia) eta Hondarribiak (Gipuzkoa) ere galdegin dute azkenaldian mankomunitateko partaide izatea. Bihar, berriz, Lezoko Udalak bozkatuko du UEMAn sartu ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIA babestuz, harro herri! Martxoaren 14tik 24ra, ekarpenak saria du.