Sutea
Berrobiko Seskea Berri baserria erabat kiskalita gelditu da sute baten ondorioz
Berrobiko Seskea Berri baserria (Gipuzkoa) erabat kiskalita geratu da, bart gauen piztu den sutearen ondorioz. Familia bat bizi zen bertan eta denek lortu dute baserritik ateratzea, baina bi abelburu hil dira sute horren ondorioz. Sutea gaueko 22:30ak aldera hasi zen eta suhiltzaileek gauerdia pasatxo zela itzali dute sua. Lehen usteen arabera, tximiniak su hartu zuen eta hortik zabaldu da sua baserri guztira.
Berrobi herriaren erdigunetik kilometro batera dago Seskea Berri baserria. Domingo Garmendia baserri nagusiak Euskadi irratian azaldu duenez, tximiniak su hartu ondorenen solairuak su hartu du eta ezin izan dute ezer egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu