Berrobin aitaordea hil zuena erruduntzat jo dute

2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
BERROBI. 2009an Berrobin (Gipuzkoa) aitaordea hil zuen gaztea errudun dela erabaki du zinpeko epaimahaiak. Hilketa delitua leporatzen diote. Epaimahaiko kideek erabateko gehiengoz hartu dute erabakia. Ebazpenean diote biktima defentsarik gabe zegoela semeordeak eraso zionean. Hala, akusazioak epaiketan zehar emandako argudioekin bat egin du. Fiskalak 21 urteko espetxe zigorra eskatu du akusatuarentzat, eta hildako gizonaren beste bi semeek, berriz, 26 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.